Gauza guztiak gaizki irteten dira,
zure bizitza laburrean malda behera zoaz,
beste jendeari begira badira,
heriotzaren desirak zabalduak mundu osoan,
tristura dago albokoaren ahoan,
bere hitzekin sartu dizu zuloan,
busti zaitu bizitzaren malkoak,
eta masailetatik malda behera zoaz.
Baina bizitza ez da bukatzen,
erori ta gero ikasi behar da altxatzen,
zikiña dagoena garbitzen,
gaizki dagoena aldatzen,
hanka sartzetatik hanka ateratzen,
nun sartu zaren etza konturatzen,
maitatzen ez dizuenari hasi zara maitatzen,
eta etzara ohartzen EZ!
Bizitzak ez duela iñoiz barkatzen.
Zulo erdian erortzen bazara,
zorte txarra da beharbada,
uxa dezagun ikara,
ekaitzaren ostean egongo gara!
Orduan, gelditzen bazara nere ondoan,
saiatuko naiz kentzen sartuta duzuna buruan,
munduan askotan miña egitea da helburua,
baina pasa negua heldu da uda gogoa.
Iepa! bota barruan duzuna gordeta,
bizitza honetan denok zigortuta gaude ta,
eta tristurak jo dezala pareta,
etorri gurekin kapo ekintza egunetan,
ez! Kanpo ekintza gehiagorik ez!,
Mesedez! Sufrimendu gehiagorik ez!
Irrifarra aterako dizut errex,
porro asko errez ez egoteko negarrez.
Honezkero negar nahikoa egin duzu,
zurekin egongo naiz zuk nahi baldin baduzu,
bizitza beste modu batera begiratu,
hegoak zabaldu bizitzaz gozatu,
bitzitaz gozatu besoak zabaldu,
presoak askatu!
(...)