Whisky-az sortutako logura, ez deitu amets duina
Burmuinean daukadana, ez al da paranoia?
Ihes egiteko gogoak, alde egiteko nahia
Malko beltzak botatzean, inpotentzia negarra
Bakarrik ez zaude lagun, hemen izango nauzu
Beti zure alboan, oroitzapen liburuan
Ebakiondoei entzun, haiek ez dute ahazten
Beti hemen izango nauzu, odoljarioa estaltzen
Izan ginena ez galtzea eskatzen dudanean,
Sinisten ez dudan jainko bati otoitzen diot
Imajina ezin bizitza bat zutaz urruntzean
Suak errautsez dena betetzen duen bezala.
Autoestimua bilatzen, kaka-mendi horretan
Usteltzen da etengabe, zu ez bazaude ondoan
Bide amaieran itxoiten, mendetasuna bezala
Sentsazio arraro bat, diruak erosi ezin duena
Izan ginena ez galtzea eskatzen dudanean,
Sinisten ez dudan jainko bati otoitzen diot
Imajina ezin bizitza bat zutaz urruntzean
Suak errautsez dena betetzen duen bezala.