Markinako eta Elgoibarko kideez osatuta zegoen Aterkings. Kontzertuetara joatearen poderioz elkar ezagutu zuten eta elkarrekin jotzen hasi ziren. Lehenago, 6nemen9, Uler 600, Taupada eta Lurrin taldeetan ibilitakoak ziren horietako batzuk. Haatik, Aterkings-en rock&roll klasiko eta punk-rock aldera jo zuten. Kike Turmix izan zuten sustatzaile lehen urteetan, artean diskorik ez zutenean, eta hari eskaini zioten bigarren lana, Aterqueens.