Aktorea: Oihan Zubizarreta
Gidoia: Oihan Zubizarreta eta Assata
Edizioa eta muntaia: Iban Morales
Bai, esan dizute, zu zeu zarela etorkizunaren giltza,
ate guztiak zabaltzeko inongo mugarik ez dagoela.
Zugan jarriz zama osoa, arrakasta ala porrota,
arratoien gurpil zoroan biraka jarraitzea aukera bakarra.
Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat.
Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko
“Ez, ez zara nahikoa saiatu”, dio milurteko sermoi askatzaileak,
soilik zure baitan, podiuma zapaltzeko osagai guztiak
Zure esku etorkizuna, arrakasta ala porrota,
arratoien gurpil zoroan biraka jarraitzea aukera bakarra.
Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat.
Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko
Baina ahul, sentitzen zara,
helmuga atzeman ezin.
Eta errudun, sentitzen zara,
bide okerretik huts egiten.
Ez zara zu, gu gara.
arima, indarra,
argia, iparra,
askatasuna.
Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat.
Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko