Faltsuak dira keinuak zilborrera begiratzean.
Zintzoak ez dira begiradak
mantentzeko gai ez direnean.
Kontzientzien hileta honetan nagusi da
hotzikara,
negarrik ez den tokian;
hipokrisia-ereserkia da bertan entzuten dena,
beterik dagoen hilerrian.
Zuloz betea dago ilargi betea.
Ez da irten gaurkoan,
eta ateratzean, aurpegia ez du ematen,
beti da gurutzea.
Faltsuak dira muxuak, begiak ixten ez direnean.
Hunkigarriak ez dira doinuak,
sentituz abesten ez direnean.
Suak ez du jada erretzen,
ezta urak egarria asetzen.
Errutinaren altzoan da maitasuna lehertzen.
Zuloz betea dago ilargi betea.
Ez da irten gaurkoan,
eta ateratzean, aurpegia ez du ematen,
beti da gurutzea.