Itxaropen faltsuen bideetatik
garamatzaten seinaleak dira
gehiegizko ilusioen ondorio,
bihotz emankorren gezi-punta gaizto.
Irribarrez beteriko paisaian
politagoak dira beti bidaiak,
begirada galduaren asmo ezbaikoak
jartzen ez baditu barrikadak.
Bitartean,
halabeharrezko etorkizun hondar apurrak
zeruertzean galtzen dira, horren urrun...
Aspaldi desagertu ziren
gorputza dantzan jartzen zuten
bular azpiko taupada biziak,
galdutako lagun hori lez,
borondatez edo berez,
betiko ala soilik denbora batez.
Baina hain du handia bihotza,
itsasorik kabitzen ez zaiola,
taupaden oihartzunik entzuten ez dela.
Eta hiriko argien artetik
ihes doa iluntasunerantz,
izarrak ikusteko oztopo baitira.
Bitartean,
halabeharrezko etorkizun hondar apurrak
zeruertzean galtzen dira, horren urrun...
Egia eta gezur, azal eta hezur,
argi eta ilun, denak dira horren urrun.
Itsas erdian lur,
ausardia eta beldur, bihotz eta garun.
Guk nahi bezain urrun.