2022.11.19
Asla

Asla

  • 2016
  • Pop-rocka

Atzera

Leihoak

Plastikozkoak

Ametsik ederrenean iratzargailuak jo du
fantasien mundutik ateratzeko.
Sarri, hare-erlojuari harri bat sartuko nioke
soilik denbora une horretan gelditzeko.
Bizitza osoa ematen dugu denok
oharkabean zerbaiten esperoan.

Ilusioak, ez itzaltzeko,
arrazoi on bat behar du atzean,
etengabe elikatuko duena.
Errealitatearen beldurrik inoiz ez izateko,
ametsak egia bihurtzen saiatzeko.
Gogorra izan daiteke, inoiz heltzen ez bada,
zerbaiten esperoan beti egotea.

Plastikozkoak izan ez daitezen loreak
hazia landatuko dut,
eguzkiarekin ernatu daitezen bihar denak,
haziak milaka.

Irteera bako kalean ere bada ihesbidea,
harrapaturik gaudela uste arren.
Atzera bueltatu barik,
goian dago beste aukera:
hegan egiten ikasi baino ez.
Batzuetan, itxaroten gaudena heltzeko
ez baita zertan esperoan egon behar.

Plastikozkoak izan ez daitezen loreak
hazia landatuko dut,
eguzkiarekin ernatu daitezen bihar denak,
haziak milaka.