Hondartza harribitxiz beterik dago
eta olatuekin gehiago datoz.
Banaka biltzen nabil, bertatik oinez,
eguzkiaz batera, gaua erori arte.
Ahaztu nahi dena ezin ahaztu
eta gogoratu nahi dena ahaztu.
Perla zuririk bereiziko ote,
zorigabeko harri artean?
Ni naiz nire baitan biztanle bakar,
hartu-eman denetan norabide bakar.
Etorri diren bezala joan egiten dira,
misteriotsua zaigun olatuen dantzaz.
Doinu etengabean
beraiekin bilduko naiz,
itsas-korrontearen baitan erori arte.
Ahaztu nahi dena ezin ahaztu
eta gogoratu nahi dena ahaztu.
Perla zuririk bereiziko ote,
zorigabeko harri artean?
Ni naiz nire baitan biztanle bakar,
hartu-eman denetan norabide bakar.
Ahaztu nahi dena ezin ahaztu
eta gogoratu nahi dena ahaztu.
Haize berririk iritsiko ote
amaigabeko negu honetan?
Ni naiz nire baitan biztanle bakar,
hartu-eman denetan norabide bakar.