2022.11.19
Asla

Asla

  • 2016
  • Pop-rocka

Atzera

Leihoak

Nire eguzkia

Esnatu berria naiz beste behin gau erdian.
Nire loa eten egin da
zurea eternal bihurtuaz batera.
Unerik latzenetan
zenbat hitz, zenbat muxu,
katea bihurtu ez zedin firu,
baina izan zen azkenengo negu.

Errautsak bihurtuko dira mendi,
eta malkoak itsas handi.
Egingo nauzu indartsuago bi aldiz
nigan egongo zarelako beti.

Eguzkia bizi naizen artean inoiz itzaliko ez bada,
zu izango zara beti nire eguzki,
gauetan ere ilargiaren argi.

Benetako hutsune bat orain zer den badakit,
baita ere inoiz bete ezingo dela,
nahiz eta beti presente egongo zaren
guk ere hartu arte betikoz atseden.

Eguzkia bizi naizen artean inoiz itzaliko ez bada,
zu izango zara beti nire eguzki,
gauetan ere ilargiaren argi.