Formatua: CD
PARTAIDEAK
LAGUNTZAILEAK
EKOIZPENA
Gorka Suaia
NAHASKETAK ETA MASTERIZAZIOA
Ibon Larruzea (Euridia Estudioa)
GENEROAK
Rapa, Reggaea
Mundua salgai
2013 - Taupaka
Formatua: CD
PARTAIDEAK
LAGUNTZAILEAK
EKOIZPENA
Gorka Suaia
NAHASKETAK ETA MASTERIZAZIOA
Ibon Larruzea (Euridia Estudioa)
GENEROAK
Rapa, Reggaea
Gorka Suaia 1982an Gasteizen jaiotako abeslari eta produktorea da. 90. hamarkadan hip hoparen munduan hasi zuen bere ibilbidea breakdance eta grafitiaren bitartez, eta rap eta freestylearen bidez beranduago. Bere estiloa rap eta reggaearen arteko nahasketa bat da: raggamufina.
Kodigo Norte taldea sortu zuen Markes, Sok eta Dj Loro lagunekin batera 2004ean, Euskal Herriko hip hop talderik esanguratsuenetakoena bihurtuko zena. Lau disko kaleratu zituzten, hauetariko bat Arabako Maketa Lehiaketa irabazi izanaren ondorioz.
2009an Gipuzkoara mugitu zen euskara ikasteko, noizbait euskaraz bizi eta konposatzeko asmo eta ilusioaz. Bere estiloa gero eta reggaeago bihurtzen ari zen bitartean soinu berrietara zabaldu zuen bere burua: jungle, dub, ska edota dubstepera, 2012an Kodigo Norte albo batera uztea erabaki zuen arte, bere proiekturik pertsonalena gauzatzeko: Askapen Sound Sistema.
2013an Mundua salgai diskoa argitaratu zuen, Gorkak berak produzitutako diskoa eta osotasunean euskaraz abestutakoa. Hainbat lagunez inguratu zen diskoa egiteko: Bad Sound System, Markes, Euridia, 121Krew, Norte Apache eta Iñigo, bere anaia. Disko hau lizentzia askean publikatu zuen Taupaka sortzaile elkartearen bitartez.
“Zuzeneko jai dub” formatu berezian aurkeztu zuen diskoa, ahotsa eta duba zuzenean. Venezuelan Festival de la Canción Bolivariana jaialdian parte hartzera ere eraman zuen formatu honek.
2014ean esperientzia berri bati ekin zion Esne Beltza taldearen Gora Tour birara batu zenean bigarren abeslari gisa. Euskal Herriko bazter guztiak bisitatu, eta Alemania, Suitza, Herrialde Katalanak eta Galizako oholtzak ere ezagutu ondoren, bandari agur esatea erabaki zuen bere proiektu pertsonalei berriro ekiteko asmoz.
2015 urtean, Siroka taldearen “Bihotzetatik zintzilik” kantuaren bertsio berrian parte hartu zuen, Petti, Zaloa Urain eta Anttonekin batera, eta Endika Lahainerekin batera Venezuelan jaiotako proiektua aurkeztu zuen, Suaia eta Lahaine, eta euren lehenengo diskoa: Herrima, amorruaren eztanda non hip hop doinuak elektronikarekin topatzen diren klase kontzientzien astintzaile bihurtzeko. Lan honetan “Grebalariak aske!” entzun ahal dugu, Deustuko Urtzi eta Telle grebalariei eskainia, muntai poliziala salatuz.
Eta Oihanlariak! da martxan jarri duen azken proiektua, Kimo Soundz djarekin. Zuzeneko formatu berrian Gorkak Kimoren aukeraketa dantzagarriena mikroan animatzen du.
Iturria: Taupaka elkartea