Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua
Pianoa eta ahotsa: Asier LI
Organoa: Ana Belen Garcia
Abesbatza: KEA Ahots Taldea
Konposizioa, ahotsaren grabaketa eta nahasketa: Asier LI
Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua
Uki nazazu, izatea eman, banakotu. Bestela neurera
doisolbatuko naiz berriz. Ezaskitasun fisikoa eta
sofistikazio kognitiboa. Zure menera dagoen jauntxoari
men egiozu, arren eta manuz. Hain kontzienteki nintzen
ezgai. Nigar-garraxika kanporatu nuen desioa
zuengana, eta ez zineten etorri. Lotsa. Nire
menpekotasuna, babesgabetasuna, hauskortasuna,
zaurgarritasuna, animaliatasuna eta hilkortasuna
madarikatzen ditut, jarioketa eta kirats anitzetan
gorpuztuak. Nazka. Gehitxo garraxi egin ote nuen,
ozenegi, bortizkiegi; maiteok, nire amorru guztia jaurti
nizuen. Errua.
Atzera itxi nahiko nuke, dena nigan bat eta nire meneko
tresna balio anitzeko; ingurua barne-egoera kosmiko bat.
Izaki oro nigai; asegarri edo mingarri den heinean.
Argira begira, zuen begiekin sotilki elkar-jostari,
kanpora pizten naiz, zuenganako txerak bultzaturik.
Mundu-egoera zalantzazkoarekiko konfiantzan
zuekikotua. Arian-arian, unea elkar-jolasean sortu. Sotil.
Kontrol zurruna askatu, eta amore eman.