Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua
Pianoa eta ahotsa: Asier LI
Organoa: Ana Belen Garcia
Abesbatza: KEA Ahots Taldea
Konposizioa, ahotsaren grabaketa eta nahasketa: Asier LI
Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua
AA: Patu biologikoa gainditu nahi eta gorputz
anatomikoki bereiztuetan ziztaturiko patu kulturala
ezarri; genero-esanahi nahitaezkoak pasiboki jasotzen
dituen gorputza. Baina gorputza ere eraikuntza bat da.
SSS: Sexua ez da faktikotasun anatomiko aurre-
diskurtsibo bat. Sexua beti izan da genero.
K: Hau ez da ikasia, jaiotzetik espresatu nahi izan dudan
zerbait baizik.
T2T3K: Hautemaniko gorputzaren aurreko gorputz
fisiko prelinguistiko bat ba ote?
BBBT1: Ez da gorputzaren esanahirik genero-marka
ororen aurretikorik.
K: Izan nahi aurretik, ordea, banintzen. Nortasunez, edo,
gorputzeke. Eta ezetz ziostaten. Eta nik orduan, ez
banintzen, izan nahi nuela. Eta haiek ezetz eta ezetz.
Zuk ere bai?
T2T3K: Genero-esparru irudigarria.
AA-SSS: «Emakumea ez da subjektu bat, bestea da. Ni ez
naiz emakume bat.»
BBB-TTT: Ni ez al naiz ba gizon bat?- «Ain ́t I a
(wo)man?»
T2T3K: Nola sortzen da gorputza? Generoa ez da
sustantzia bat, zera garela egiten egiten da,
performatiboki., jostetan.
TUTTI: Gorputzaren estilizazio errepikatua, izaera
natural baten lilura.
K: Ados, baina naizena ez da ikasiriko zerbait,
espresatzen ikasten duzu, gorputzaren estilizazio-kode
arnastuak baliatuz.
BBBT1: Egiazko sexua, genero bereizia eta sexualitate
espezifikoa.
K: Bai.
AA: Gorputz-muga egonkorren eraikuntza, berezko
omen zaizkidan desira-zulo-atalez zatikaturik.
SSS: Bereizi ote daitezke, eta zeintzuk dira, sexu-
kategoria baten ezaugarri fisikoak?
AA: Kontinuum anitzaren triskantza genitala.
K: Bai, gehi, aitortuko bazenit, sexu-nortasun
animaliazko primario bat. Ezaugarri fisikoak, generoa
eta sexualitateaz gain.
TUTTI: Aitortza, askatasun agortezina. Bakan eta oro
naiz. Ez dago hakatsik.
K: Espresatzen ikasten duzu.