2020.04.30
Asier LI

Asier LI

  • 1979
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Esperimentala
  • Webgunea
Hau ez da

Hau ez da

Egilea: Hodei Ezeiza Zaldua

Eztia bailitz

Eztia bailitz

Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua
Pianoa eta ahotsa: Asier LI
Organoa: Ana Belen Garcia
Abesbatza: KEA Ahots Taldea

Zer egingo duzue?

Zer egingo duzue?

Konposizioa, ahotsaren grabaketa eta nahasketa: Asier LI

Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua

Atzera

Hau ez da

Egilea: Hodei Ezeiza Zaldua

Atzera

Eztia bailitz

Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua
Pianoa eta ahotsa: Asier LI
Organoa: Ana Belen Garcia
Abesbatza: KEA Ahots Taldea

Atzera

Zer egingo duzue?

Konposizioa, ahotsaren grabaketa eta nahasketa: Asier LI

Bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua

Euri lauso baten tanta finen

euri lauso baten tanta finen ideietako bat besterik ez den espaloi busti bat bilakaturik arima, eta gorputza gaueko ohe-pix laidogarriaren hotzikaren itolarri biziak astindurik leihotik begira dagoen inor topatuko duzun oroitzapenik daukazunentz baieztatzeko asmoz hasitako gogo-barreiadurak irudikatutako kale-iskinetan dakusazu zure besoa zigarro bat erretzen duzun bitartean, gauez lehiotik kalera begira dagoen norbait bezala
halanolako zerbaitekiko atxikipenaz oroitzerako orduan letorkion lausotasunerantzko joera zinez murgilgarrian ifrentzuaren bidean behera norantza zehatz bat izateko moduan jarraitzekotan hartu beharreko sarreran topatu bide zitekeen etengabeko bidegurutzean barrena bere horretan darraien behin bizi izandako hiri bateko kale-iskin batean zigarro bat erretzen dakusazun balkoi gautiar batetiko perstonaren atseden une bakarti inorekikoan barna murgilduko zinatekeen lausotasun goxo farola laranja-argiz ukenduzko ahanztura lokarti zilegizko abaildura utzitasun hutsez betetako lanbrozko espaloi euriztatu honetantxe bilakaturik izatea, eta gorputza odol-ixuritan disolbaturiko zikin-kirats lirdinga lotsagarriaren nazka itsatsi jazarpen naturalizatua