Arrasaten sorturiko punk-rock taldea da Arkada Social. Bi aro izan ditu: lehenengoan, boskote izatetik hirukote izatera pasa zen, gaztelaniaz abesten zuen eta disko bat kaleratu zuen: Sin sufrimiento no hay gloria. 2006an agurra emateko eskainitako kontzertuek itxi zuten lehen aro hori. Bigarren aroa Beste istorio bat diskoak (2011) ireki zuen, eta Hil orduko bizi (2013) lanarekin jarraitu du. Hodei Beitia, Brian de Inda, Julio Hernandez eta Mikel Arriaran (Never Surrender) dira egungo taldekideak.