Ametsak noranzko oso errealistie hartu eban,
errealidadiek beregain eukitzen dabezan txar guztixekaz: inkonpresinoa, nahi beste txalo edo maitasun ez jasotie, fakturak...
Halabiherrak eta artiek bat eitten dabeen bidegurutzien, galdu eitten dala artistie: horixe ikesi eban.
Goiz baten, lorak eta zu baino ez zauziela, touché bikain bet, eta hurrengoan, ume danak eskeleto lehorrak direla.
Eta artez mozorrotute be, une batetik aurrera, eitten danak zerikusi gehixau dekola ekonomixe dan gurpil gupidarik bakoagaz, barrenetik ataratako benetako bizipozagaz baino.
Ta uztaileko astearte goiz bero baten, terapeutiek zera esan eutson: serotoninie zorixona da, adrenalinie zorixonan bilaketa urdurixe.
Serotoniniek bakie dakar, adrenaliniek gerrie. Beti azkarrei, beti altuei ibiltzeko biherrizen hori: deskonektaute, hegaz, galdute, arrotz.
Oin dala askotik,larreitik, ez dot ikusi nire lagun artistie. Nire barruko lagun artistie.
Ez deko denporarik niretzat, ezta beretzat be.