Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) sortutako soul musikako proiektua da Arima Soul. Geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria) gehitu ziren. 70eko hamarkadako rhythm & blues, soul, funk, groove eta jazz taldeen eragin argia du, baina estilo horietako korronte garaikideenari ere begira dago, hau da, neo-soul izenekoari.