2015.05.18
Antihumano

Antihumano

  • 2014
  • OƱati (Gipuzkoa)
  • Hardcorea, Punka

Atzera

Quirofano usaina

Erantzuna

Gaitza sortu ostean zu aberastu zara
sufrimendua, etsipena eta bortizkeria utzita.
Inmoralitateak garuna irentsita,
beste aldera begiratu eta lasaitzen zara.

Zure esklabu izan naiz bizitza osoan.
Aginduak bete ditut eta humilatu nauzu.
Amildegi ertzean nago, ez dakit zer egin.
Goitik begira zaude harrotasun handiz.

Non ote da erantzuna?
Bila ezazu nonbait guzti honen zentzua.
Non gelditu da ohorea, pertsona on bat izatea aspaldiko garaiotan?

Errealitate triste honen erantzunkizuna
bizkarrean daramazu baina berdin zaizu.
Lo dagoen piztia iratzarritakoan
mendeku basati baten biktima izango zara.

Enpresari zikina! Gobernua erosita!
Lasai zabiltza potolo, gizen nazkagarria.
Mundu kapitalista honen atzean gordeta,
negozioak egiten ondo babestuta.

Non ote da erantzuna?
Bila ezazu nonbait guzti honen zentzua.
Non gelditu da ohorea, pertsona on bat izatea aspaldiko garaiotan?

Gaitza sortu ostean zu aberastu zara
sufrimendua, etsipena eta bortizkeria utzita.
Inmoralitateak garuna irentsita,
beste aldera begiratu eta lasaitzen zara.
Errealitate triste honen erantzunkizuna
bizkarrean daramazu baina berdin zaizu.
Lo dagoen piztia iratzarritakoan
mendeku basati baten biktima izango zara.