2015.05.18
Antihumano

Antihumano

  • 2014
  • OƱati (Gipuzkoa)
  • Hardcorea, Punka

Atzera

Quirofano usaina

Boterearen hatzaparrak

Ihes egin nahi dut gizarte puta honetatik,
estutzen nauten legeak ez daude niretzat eginda.
Hegan egin nahi dut haizeak ez naraman tokira,
ni neu izan nire bizitzaren jabe.

Demokraziaren kolpeek egunero astintzen naute.
Boterearen hatzaparrek zauri ahaztezinak eragin didate.

Nire bizitzaren gidoia ez dago idatzia.
Ni naiz ipuin honetako protagonista bakarra.
Ahots batek bizkarretik ez dit esango
ez segi bide horretatik. Debekatua dago.

Demokraziaren kolpeek egunero astintzen naute.
Boterearen hatzaparrek zauri ahaztezinak eragin didate.
Eta hala ere, zutik nago, inoiz baino indartsuago.

Ez naiz sentituko sortu duzuen anormalez beteriko gizarte honen parte.
Eskuak lotuta, ahoa itxita ,arima lokartua izatea nahi dute.
Zabor artean igeri egiteak non bizi izan naizen ikusarazi dit.
Garrasi egingo dut lurrak ikara egin arte estoldetako arratoiak kanpora ateraraziz.