Joserra Senperena eta Piter Ansorena aspalditik aritu dira elkarrekin lan musikaletan. Euskal Telebistako ‘Funtzioa’ programan hasi ziren eta harrezkero bestelako egokiera desberdin ugarietan: telebista programak, pailazo hirukotearen diskoetan, zuzeneko saioetan … Hala ere, ez zuten inoiz Piter Ansorenaren lanbide eta zaletasun handiena den txistu-danbolinaren alorrean ezer egin.