2022.10.17
Angel Katarain

Angel Katarain

  • 1961
  • Ordizia (Gipuzkoa)
  • Esperimentala
  • Webgunea
Gure oroitzapenak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Angel Katarain, pianoa, programazioak
  • Ruper Ordorika, errezitatua

EROSI
Durango Azoka

PARTAIDEAK

  • Patxi Munduate, gitarra
  • Kaki Arkarazo, teklatuak, gitarrak
  • Mikel Andonegi, pianoa

 
Al fin

PARTAIDEAK

  • Amaia Apaolaza, teklatuak
  • Juanan Ros, baxua

 

Angel Gonzalez Katarain autodidakta da soinu grabazioaren arloan. 12-13 urterekin hasi zen horrekin interesatzen, eta 16 urterekin lehen taldeari heldu zion. Donostiako IZ estudioan hasi zen lanean, 80ko hamarkadaren hasieran, Fernando Unsain, Kaki Arkarazo eta Mikel Usabiagarekin batera. Estudioan aukera izan zuen soinuekin esperimentatzeko eta sorkuntzan aritzeko. Horrela, musika instrumentaleko bi disko grabatu zituen 1983. eta 1984. urteetan, baina ez ziren inoiz argitaratu: Durango Azoka eta Al fin. Grabazio horiek berriz masterizaturik, cd formatuan kaleratu zituen 2001. urtean, lagun eta ezagunen artean banatzeko. Geroztik musika sortzen jarraitu du Katarainek, baina inoiz ez du berau bide komertzialetatik zabaltzeko asmorik izan.

IZ estudioan antzeko kezka musikalak zituen lankide bat aurkitu zuen Katarainek: Kaki Arkarazo. Elkarrekin egindako sorkuntza lan esperimentaletan erein zuten bi musikariek M-ak taldearen hazia, eta urte batzuk geroago Arkarazok kaleratutako diskoa ondu zuten, Matxinadak-1 (IZ, 1987). M-ak taldearen lehen diskoak grabatu zituen Katarainek, eta taldearen zuzeneko teknikaria izan zen. Halaber, Mikel Laboaren omenezko diskoan parte hartu zuen, Txerokee-n, “Txoria txori” kantuaren moldaketa lekeitiarra eginez. Geroago, beste askoren artean, Kortatu, Negu Gorriak, Ruper Ordorika eta Fermin Muguruzarekin lan egin du, estudioan zein kontzertuetan.

1996an Katarain estudioa sortu zuen, Azkaraten (Nafarroa). Han grabatu dute hainbat kantarik eta taldek: Anarik, Ruper Ordorikak, Hiru Trukuk, Jabier Muguruzak… Grabazio estudioaren azpiegituraz baliatuz, Tx zigilua sortu zuen, eta hainbat talde eta musikariren diskoak kaleratu: Argot, Lau Mono, Josetxo Goia-Aribe, Mo’Mau, Dr. Kronismo, Joserra Senperena…

Musikan ez ezik, argazkigintzan, bideogintzan eta diseinuan ere aritutakoa da Angel Katarain. Siete calles de La Habana da bere azken dokumentala.

Testua: Jon Eskisabel

Gure oroitzapenak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ikaroren erorketa

Durango Azoka

ABESTIAK:

Hypatia

Durango Azoka

Siria

Tren de niños asesinos

Dixi

Hypatia I

Al fin

ABESTIAK:

Sueños

Heloy

Danza tze-tze

Nana

Buscando a L

Al fin

Txerokee. Mikel Laboaren kantak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Txoria txori (Hegoak)