Formatua: CD-LP
Iraupena: 35' 56"
Argi kodea: EO-038 CD
Azala: Dani Aizpurua
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
IZ estudioa
SOINU TEKNIKARIA
Kaki Arkarazo
LAGUNTZAILEA
EKOIZLEAK
Kaki Arkarazo, Anestesia
GENEROA
Thrasha
Gorrotoaren ahotsa
1993 - Esan Ozenki
Formatua: CD-LP
Iraupena: 35' 56"
Argi kodea: EO-038 CD
Azala: Dani Aizpurua
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
IZ estudioa
SOINU TEKNIKARIA
Kaki Arkarazo
LAGUNTZAILEA
EKOIZLEAK
Kaki Arkarazo, Anestesia
GENEROA
Thrasha
1988an, Mikel Kazalis Estigia thrash taldeko baxu jotzaile eta abeslariak talde hura utzi eta Anestesia sortu zuen bi musikari hasiberrirekin batera, Dani Aizpurua (baxua) eta Imanol Belokirekin (bateria). Talde horretan, abesteaz gain, gitarra hartu zuen Kazalisek. Musika azkarragoa eta gordinagoa egitea zen helburua, baita lortu ere. Entseatzen hasi eta handik urte erdira, gaztetxeetan kontzertuak egiten hasi ziren. Are gehiago: 1989an Anestesia cerebral izenburuko maketa gordina kaleratu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz abestuta, eta beren lokalean lau pistako aparatu batean grabatuta. Geroago, Thrashing Till Death disko kolektiboan azaldu zen kantu hori. Halaber, 1990ean, Inmoralidad kaleratu zuten, non RIP taldearen “Brigada criminal“ kantuaren bertsioa grabatu zuten.
Negu Gorriaken ibilbide geldiezinak baldintzatuta, kontzertu gutxi egin zituzten lan hura aurkezteko, baina 1993ko sanferminetako bost egunetan Gorrotoaren ahotsa grabatu zuten (Esan Ozenki, 1993), berriz ere IZ estudioan Kaki Arkarazorekin. 14 thrash, metal eta hardcore kantu batu zituzten, guztiak euskaraz eta Nilek abestuta. Negu Gorriakeko bi kideren laguntza izan zuten: Fermin Muguruzak “Basurdearen irrintzia” kantuko hitzak idatzi zituen, eta Kaki Arkarazok gitarra soloa sartu zuen “Biktimak“ kantuan.
Euskal Herrian zein Espainian kontzertu xume baina zirraragarri ugari egin ondoren, 1995ean Danik taldea utzi eta Brigada Slam sortu zuen. Haren ordez, Censura eta Gutural taldeetan aritutako Carlos Diaz Txarly sartu zen. Txarlyk konposatzeari ere ekin zion, eta bost hilabeteren buruan prest zuten Erantzun (Esan Ozenki, 1995). Lehen maketatik berreskuratutako “B.U.F.“ kantuak ixten zuen diskoa, eta lehen aldiz sanplerrak sartu zituzten lan horretan, musika industrialari keinua eginez. Binilozko argitalpenak bi kantu gehiago jaso zituen konpaktuak baino: Los Crudos taldearen “Zipaios, traidores y vencidos“-en bertsioa eta “Bizitza dastatu nuen“.
1997an, Mikel Kazalisek berriro erakutsi zuen gai dela burua eta sormena hainbat lekutan jartzeko aldi berean, eta, Negu Gorriaken agurreko diskoarekin batera, 2 Kate musika industrialeko taldea abiarazi zuen Izaskun Forkada neska-lagunarekin batera, Anestesiaren laugarren diskoa, Gu (Esan Ozenki, 1997), argitaratzeaz gain. Hurrengo urteetan, bi taldeak batera gidatu zituen Kazalisek. Horrela, 2 Kateren bigarren diskoa argitara eman zuen, Birziklatu (Esan Ozenki, 1999), eta Anestesiaren Ultra-komunikatzen (Esan Ozenki, 2000). Ordurako, Atxantatu taldeko Ibon Esteibarrek hartu zuen mikrofonoaren ardura, eta Nilek Txarly ordezkatu zuen baxuan. Lan hori ere Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, Andoaingo Garate estudioan. Komunikabide eta teknologia berrian garaian, pentsaera bakarra dute hizpide lan horretan.
Txarly Diazek eta Mikel Kazalisek Matxura sortu zuten 2011n, Aitor Abio (PI.L.T., Revolta Permanent) eta Fernando Gimeno (El Corazon del Sapo, Kuraia, Estricalla) abeslariarekin.
Testua: Iker Barandiaran