Ander Zubillaga gitarrista da (Tolosa, Gipuzkoa), Euskal Herriko talde askotako partaide izan da (Governos, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Lauroba…). Bere bigarren semea jaio ondoren erabaki zuen lehen singlea ateratzea (Elur) eta baita proiektua martxan jartzea ere. Fingerstyle estiloa du ardatz eta bluesa, countrya eta rocka uztartzen ditu.