2024.02.12
Anari

Anari

Atzera

cOUPAGES #04
play_buttonadd_button
EROSI

cOUPAGES #04

2020 - Bidehuts


Stones (Harriak)(Hitzak eta musika: Anari Alberdi)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Ladder (Zuloa irteera zen)(Hitzak eta musika: Thalia Zedek)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton

Formatua: SG


Argi kodea: bH052


Azala: Karlos Osinaga


PARTAIDEAK

  • Thalia Zedek, gitarrak eta ahotsa
  • Anari Alberdi, gitarrak eta ahotsa
  • Ander Mujika, gitarrak
  • Mariano Hurtado, pianoa eta teklatua
  • Mikel Txopeitia, bateria
  • Xabier Olazabal, baxua
  • Ager Insunza, biola

GRABAZIOA

Bonberenea estudioa (Tolosa, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Karlos Osinaga


GENEROA

Rocka

Bakarkako lehen diskoa argitaratu aurretik (Anari, Esan Ozenki, 1997), Psych Out taldean bateria jo zuen Anari Alberdik. Harekin batera Akauzazte taldeko kideek osatzen zuten taldea, eta ingelesez kantatzen zuten. Gero etorri zen bakarkako ibilbidea, euskaraz. Lehen disko hura Mikel Abregorekin (Bap!!, Negu Gorriak eta Inoren Ero Ni taldeetako bateria jotzaile ohia) eta Xabi Strubellekin (Dut taldeko gitarrista ohia, gaur egun Zura taldekoa) egin zuen Anarik. Anarirena zen diskoa, eta musikariak horretara jarri ziren.
Anari

Anari, lehen diskoa kaleratu zuen garaian. (Xabi Ubeda)

Hurrengo diskoetan taldearen presentzia bestelakoa izan zen. Eta diskoen lanketa bera ere bai; lehenengo horretan kantuz kantu egin zuen diskoa, Hans Magnus Enzensberger, Eduardo Galeano, Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorikaren hitzetatik abiatuz, eta Habiak (Esan Ozenki, 2000) nahiz Zebra (Metak, 2005) diskoetan kantu batetik, ideia batetik, garatu zuen lan osoa. Letrei begiratuz, baina, hurrengo diskoetan ere agertzen diren ezaugarri batzuk ikusten dira Anari-n: zalantzak eta galderak, bakardadea eta beldurrak. Musikari dagokionez, Pello Ramirezen biolontxeloaren presentzia nabarmentzen da lehen disko horretan. Kritikak beso zabalik hartu zuen Anariren estreinaldia. Lehen disko hura, bakarka ez ezik, hirukote formatuan aurkeztu zuen jendaurrean (Xabi Strubell eta Mikel Abregorekin), eta tarteka bikote formatuan ere (Pello Ramirezekin).

Baita bigarrena ere: Habiak. Dotorea bezain iluna da, eta musikak, hitzek bezala, ikaragarrizko larritasuna islatzen du. Lehen diskoan bezala, biolontxeloa da oinarri sendoetako bat, eta horrexek markatzen du melodia; letretan, berriz, “Denbora” amari eskainiriko kantua izan ezik, bikoteari eta harremanei buruzko gogoetez josita dago. Nick Cave kantari australiarraren edota Tindersticks taldearen oihartzuna du diskoak.

Anari, 2002. urtean. Argazkia: Raul Bogajo / Argazki Press

Anari, 2002. urtean. (Raul Bogajo / Argazki Press)

Kaki Arkarazok ekoitziriko bigarren disko horretan Ruper Ordorikak, Pello Ramirezek, Mikel Azpirozek (Lau Behi, Elkano Browning Cream) eta Pettik kolaboratu zuten, beste batzuen artean. Disko hau aurkezteko talde bat osatu zuen Anarik, Mikel Abregorekin, Maite Arroitajauregi Mursego-rekin eta Bap!! taldean aritutako beste bi musikarirekin: Xabier Olazabal Drake eta Jon Oiartzun Jomes. Bi urtez aritu zen Anari Habiak zuzenean jotzen, eta ondoren Anari ta Petti (Metak/Pil-pil Sessions, 2003) disko txikia grabatu zuen abeslari nafarrarekin. Bakoitzak bina kantu grabatu zituen, eta batak bestearenetan abestu zuen.

2005ean iritsi zen Zebra, Anariren ibilbidean mugarri izan den diskoa. “Erori banaiz ere, gorantz erori naiz / nola urazaleratzen diren arrainak hiltzean” esaldiarekin hasten da hirugarren diskoa: “Diskoa grabatzen hasi aurretik banekien kantu horrekin hasiko zela. Nire bizitzan pisu handia izan duen esaldia da” (1). Zebra-rekin ziklo bat itxi nahi izan zuen Anarik: “Ziklo baten amaieran nagoen sentipena daukat. Hiru disko izan dira, eta nahiko nuke beste zerbait egin aurrerantzean, nire bizitzako momentu luze baten inguruko hiru disko izan direlako” (1). Lan horretan, soinu elektrikoan murgildu zen abeslari azkoitiarra; ordura arte bere lanetan erreferentzia izan den biolontxeloa bazterturik, gitarretan oinarritu zen, inoiz baino rockeroago agertzeko. Horretarako, gitarrista berri bat hartu zuen taldean, Borja Iglesias (Hotel, Inoren Ero Ni), eta diskoa Karlos Osinaga musikari eta soinu teknikariarekin (Lisabö) grabatzea erabaki zuen. Soinua aurrekoetan baino gogorragoa da, baita hitzak ere. Iraupenari buruzko “Zebra” abestitik abiaturik, bakarrik egotearen inguruan sorturiko gogoetak biltzen ditu diskoak.

Anari

Anari. (Xabi Ubeda)

Atzean izan zuen taldea inoiz baino gehiago izan zen taldea. Hortaz, aurrerantzean, “Anari gara” esanez aurkeztuko du bere burua kontzertuetan. Musikarien jotzeko erak Anariren nortasunarekin bat egin zuen. Mikel Abregok, Xabier Olazabal Drake-k, Jon Oiartzun Jomes-ek, Borja Iglesiasek eta Karlos Osinaga Txap-ek (teknikaria) osatu zuten zuzeneko taldea. Berriz ere, kritikariak goraipatu egin zuen Anariren lana, eta, esaterako, 2005ean Espainian argitaraturiko disko onenen zerrendan jarri zuen Bartzelonako Rockdelux aldizkariak, bigarren lekuan hain zuzen.

Diskotik diskora aldatu egin nahi izan du Anarik: “Niretzat aldatzea ezinbestekoa da sormena bizirik izan nahi badut. Beste lurralde batzuetara eraman behar dut neure burua. Asma liteke, ala ez, baina nik aukeratu dudan aldaketa da, eta hori ona da” (2).

Argazkia: Jon Urbe / Argazki Press

Xabier Olazabal, Anari, Borja Iglesias eta Mikel Abrego. (Jon Urbe / Argazki Press)

2007an, Inoren Ero Ni eta Lisaböko jendearekin, Bidehuts diskoetxea sortu zuen, beren lanak argitaratzeko. Eta, hala, 2008ko urtarrilean zuzeneko EP bat kaleratu zuen. Bilboko Kafe Antzokian Zebra aurkezteko biraren barruan emandako kontzertuaren zati bat jasotzen du diskoak; aukeratutako bost kantuen artean, Dut taldearen “Haize eza” abestiaren bertsioa dago.

Geroago etorri zen Irla izan laugarren diskoa (Bidehuts). 2009ko uztailean grabatu zuen aurreko diskoko musikariekin, eta udazkenean argitaratu zuen. Disko honetan kantuak batzen dituen kontzepturik ez dagoela nabarmendu zuen Anarik. Beñardo Goietxe (Morau, Mugaldekoak) eta Joaquin Pascual (Surfin’ Bichos, Mercromina) gonbidatu zituen diskoan kolaboratzera. Zuzenekoetan, Mariano Hurtadok (Inoren Ero Ni) hartu zuen Jomesen tokia.

Anari

Anari, Barakaldoko BIME jaialdian jotzen, 2013. urtean. (Monika del Valle / Argazki Press)

2013ko otsailean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian jo zuen Anarik, eta handik gutxira Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Bi emanaldiok grabatu egin zituzten, eta bietatik hartutako kantuekin Bidea eta denbora zuzeneko diskoa (Bidehuts, 2013) argitaratu zuen. Halaber, Imanol Urbietaren omenezko diskoan, Bakarrik eta libre (2013), parte hartu zuen Anarik, “Gitarra bat” kantuaren moldaketa eginez. Horrez gain, beste zenbait kantu grabatuak ditu Anarik askoren artean egindako diskoetan: “Postariarena (Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan, Esan Ozenki, 1997), “Ilargi barruan” (Oztopo guztien gainetik Bonberenea, Bonberenea Ekintzak, 2002, “Muga kanta” (Acuarela Songs, Acuarela, 2004) eta “Antzinako bihotz” (Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak, Bidehuts, 2010).

Fermin Muguruza, Eraso!, Lisabö, Tulsa, Kraussk, eta Doctor Deseoren diskoetan kolaboratu izan du Anarik, besteak beste.

Testua: Ainara Gorostitzu

  • (1) Berria, 2005eko azaroaren 25a
  • (2) Mondosonoro, 2006ko urtarrilaren 9a

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Gu

Atzera

Bidea eta denbora

Atzera

Zure aurrekari penalak (teaserra)

Atzera

Anarirekin solasean (teaserra)

Atzera

Anarirekin solasean

Atzera

Desnúdame, desdúdame (Kafe Antzokian, zuzenean)

Atzera

Oreinak (Bonberenea, 2015-12-13)

Atzera

Txori beltzak (Bonberenea, 2006-03-18)

Atzera

Harriak (Bonberenea, 2015-12-13)

Atzera

Efemerideak (Kantina Rock, Lekunberri)

Atzera

Zauriak. Anari zuzenean

Egilea: AmbrosseFilms

Atzera

Nola galdu (Twobaskos Sessions)

Atzera

Izarren hautsa (Le Bukowski, 2016-12-01)

Egilea: Jon Iraundegi

Atzera

Epilogoa (Pikunieta baserrian, Antzuola)

Atzera

Laugarren azalberritzea (Urretxu-Zumarraga, 2019.03.24)

2019ko martxoaren 24an, igandean, Urretxu Zumarragako Gaztetxean. Kkinzona egunaren bixamona bete-betean eta zein gozo Anari Alberdi bandarekin.

Atzera

Vinu, cantares y amor

Bideoaren zuzendaritza: Anari Alberdi eta Iker Treviño.

Atzera

Efemerideak

Zuzendaria: Anari Alberdi

Atzera

Encaja2 (2022.01.25)