Ezer ez,
Zerbait,
bihurtu daitekeeneko
barneko sua,
baino hoberik,
ba al dago?
Apatiz beteriko
malko ta irrifarren artean
zer da norbanakoa
oztopoa ez bada ?
maskaradun jainkotan sinisten
gugan baino gehiago.
Idatzi nizun
azken abestia
politena izan zela
Adoreak,
amorruak,
etzidatela utzi
behar zenean abestea.
Eta hordutik hona,
akorde triste guztiak
izan genuenaren,
onenaren omenez dira.