Oinak lurrean jarri
behar izan banituen
hegan nengoelako zen.
Hain da gozoa
norabide ezaren
aurpegiko haizea.
aurrera bakarrik
begiratzea eta noizbehinka
nahigabe bezela
urrutitik bada ere,
zure begirada ikustea.
Erortzea (zer da?)
melodi alaiik gabe
ta zer da bakarrik sentitzea?
beldurrak gidatzen bazaitu
behelainoan galduko zara.
nahiago dudala zeruan galdu
lurrean aurkitzea baino
eta barneak urratuz gaur oihukatu
emango nukeela ene bizia hegoengatik
modaregatik baino
zertarako jetsi, minez jositako zelaian?
zergatik hezi ta bizi, bihotz gabeko jedartean?
zergatik ahaztu hegoak astintzeaz itsasoan?
zergatik hil maite ez duzunarengatik?