Lehiotik sartu zaigu
eguzkia
lepoa laztandu dizu
egun berriak
hostu dizkigu ametsak
atzo garrantzirik etzuenak
bihar, ez diot beldur izango etorkizunari,
bihotz gabe,
baino ohituko naiz, zure ausentziari.
lehiotik,
eguzkirik ez gaurkoan,
ez leporik ez laztanik,
negu hotzena bezain bukaezin,
dirudien hutsunea bakarrik.
Hostu zizkigun ametsak,
ustez garrantzirik etzuenak.
Gaur,
ez diot beldur etorkizunari,
bihotz gabe baino ohitu naiz
zure ausentziari.
Itxita dagoen atearen atzean,
itxita dagoen atea dago,
aurkituko dut giltza