2019.12.27
Anai Arrebak

Anai Arrebak

  • 2011
  • Pasaia (Gipuzkoa)
  • Rocka, Elektronikoa
  • Webgunea
Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Matxet, ahotsa
  • Marga Altolagirre, ahotsa
  • Manu, ahotsa, teklatuak
  • Ander, bateria
  • Etxarri kapitaina, gitarrak
  • Ekaitz Bionikoa, gitarrak

 
Anai Arrebak EP
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñaki Altolagirre 'Matxet', ahotsa
  • Marga Altolagirre, ahotsa
  • Iñigo Etxarri, gitarra
  • Manulay Kulkin, sintetizadoreak, ahotsa
  • The Comander, bateria

 

Anai Arrebak-eko bost kideek “disco musika errebindikatu, zuri-beltzezko garai hauei kolorea eman, ezintasuna arrakasta bihurtu daitekeela sinistu eta berezkoa duten indarra dantzara bideratzen dute”, Iker Barandiaran kazetariak Anai Arrebak (Bonbereneak, 2012) lehen diskoaren aurkezpen orrian idatzi zuenez.

Iñaki Altolagirre “Matxet” eta Marga Altolagirre dira taldearen sortzaileak eta abeslariak. Jousilouli eta Naiz Roxa taldeetan aritutakoa da Matxet, eta Marga berriz, aktorea izateaz gain, Trigger Travis eta Toxika! taldeetan aritu zen. Hain zuzen, talde horietan ezagututako musikariekin osatu zuten proiektu berria: Iñigo (Naiz Roxa, baxua), Ander (bateria) eta Ekaitz (gitarra). Anai Arrebak-en goitizenak hartzen dituzte taldekideek: Marga Andereñoa, Kapitan, The Commander, Manulay, Ekaitz Bionikoa…

Maketa bat kaleratu zuten 2011. urtean, konfetiz beteriko gutun batean bilduta, eta kontzertuetan bakarrik banatu zuten. “Ideia onak eta ausartak” jasotzen zituen grabazio hark, Julen Azpitarte kritikoaren arabera. 2012an Arabatakada eta Euskal Herria Zuzenean lehiaketak irabazi zituen boskoteak, eta taldearen oihartzuna azkar hedatu zen. “Beharbada proposamenaren freskotasunak eragin du epaimahakideengan”, zioen Matxetek Gaztezulo aldizkariari emandako elkarrizketa batean. Donostiako Aste Nagusiko eszenatoki nagusian jotzeko aukera izan zuen urte berean.

Anai Arrebak-ek aldaketa ekarri du taldekideen aurreko proiektuekiko, metaleroagoak eta bortitzagoak baitziren haiek guztiak. Rocka eta dantzarako doinuak nahasten dituzten taldeak dituzte erreferentziatzat: The Rapture, LCD Soundsystem, !!!… eta Euskal Herrikoen artean, M-ak aipatzen dute taldekideek —“Barkatu, ama” kantuaren moldaketa grabatu dute Hala Bedi Irratia. 30 urte kolpez kolpe bildumarako (Bonberenea Ekintzak, 2013)—, eta baita Javi Pez donostiarraren 80ko hamarkadako proiektua ere, Parafünk.

ANAI-ARREBAK

Anai Arrebak taldea.

2012ko udazkenean Anai Arrebak argitaratu zuen. Barandiaranek horrela laburbildu zuen lehen diskoaren mamia: “Lan honetan post-punk, elektronika, soul, rock, funk, pop eta latinoa aurkituko dituzu besteak beste, baita sintetizadore eta makinitak ere. Ia guztiak balio du abestiek energia, melodia borobilak eta erritmoa erdiesteko. Hala, pistarako hit hauekin, entzulea burua galduta dantzara eramaten dute”.

Testua: Jon Eskisabel

Maite zaitut, ez!!!

Maite zaitut, ez!!!

Zuz: Anuska Peñalba, Victor Rius

Zorte ona opa dizut

Zorte ona opa dizut

Zuz: Gaizka Izagirre

Atzera

Maite zaitut, ez!!!

Zuz: Anuska Peñalba, Victor Rius

Atzera

Zorte ona opa dizut

Zuz: Gaizka Izagirre

Anai Arrebak II
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Izarretan zehar

Haur jolasak

Zorte ona opa dizut

Ez dut erori nahi

Astindu ezazu

Agurtu nazazu

A-tik A-ra

Zorte ona opa dizut
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zorte ona opa dizut

Zorte ona opa dizut (Deskode Remix)

Zorte ona opa dizut (Iñaki Bengoa Remix)

Anai Arrebak I
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

M.a.i.t.e.

Oihu!!

Ezinezkoa

Ezti potoa

Zatoz hona

Burumakur bakartien maskarada

Egunkari ezkutua

Otsoaren deia

Anai Arrebak party plus

Anai Arrebak EP
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Takoi besoetakoa

Twist!

Maite zaitut, ez!

Berak ez du sekula galtzen

Arriskua zenuen maite