2020.09.30
Amorante

Amorante

Atzera

Bat edo hiru
play_buttonadd_button
EROSI

Bat edo hiru

2020 - Forbidden Colours


Condor(Hitzak eta musika: Amorante)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Behin batian(Hitzak: Amorante, Bilintxen 'Behin batian Loiolan' aintzat hartuta-Musika: Amorante)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Juliana(Hitzak: Uxue Alberdi-Musika: Amorante)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Ama hil zaigu(Hitzak: Joxan Artze-Musika: Amorante)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Frank(Hitzak eta musika: Amorante)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
John Cazale(Musika: Amorante)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Hezurgabeak(Hitzak eta musika: Amorante)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton

Formatua: LP


Azala: La caja de tipos


PARTAIDEAK

  • Iban Urizar, ahotsak, pianoa, gitarra, tronpeta, sintetizadorea, organo elektrikoa, harmoniuma, kanpaia

GRABAZIOA

La Mala estudioa (Bilbo)


SOINU TEKNIKARIA

Aitor Etxebarria


LAGUNTZAILEAK

  • Aitor Etxebarria, programazioa, elektronika, koruak, pianoa
  • Mariano Hurtado, kontrabaxua ("Condor", "Behin batian")
  • Joseba Irazoki, gitarra elektrikoa ("Condor")

EKOIZPENA

Aitor Etxebarria


GENEROAK

Herri kanta, Popa, Elektronikoa

Hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan arren, duela bospasei urte igaro zen estreinakoz lehen lerrora Iban Urizar, Andrakan taldeko gidari bihurtzearekin bat. Orain berriro itzuli da taula gainera, orduko bulkadari segika, baina orduko apustu folkiean tokirik topatu ez zien kantuei beste jite bat emanda. Bakarka dator, arriskatzera. Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.

Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak. Baiki, tradizioak pisu handia du Amoranterentzat, baina ez tradizioa ulertuta modu sakratu eta aldaezinean, ezpada zerbait berria sortzeko ezinbesteko zimendu bezala. Hori baita Amoranteren bigarren osagaia, tradizioa bezain ezinbestekoa: inprobisazio askea. Kantua etengabe aldatzen ari den zerbait da harentzat, eta, hortaz, aurrez ezarritako gidoirik gabe aritu zale da, unean uneko jardun erabatekoan, balizko akatsek bide ematen diotelako lehendik egindakoa beste zerbaitetan transformatzeko.

Ezohiko musikaria da Amorante, bai bazterrotan behinik behin. Ezohikoa, batetik, askotariko erreferentziak batuz iruditeria oso pertsonala osatzea lortu duelako, eta, ezohikoa, bestetik, apustu zintzo bezain zirraragarria delako berea, gutxitan antzematen den benetakotasuna dariolako bere jardunari. Eta artista bati nekez eska dakioke hori baino gehiago.

Testua: Kepa Matxain

Parisera joan nintzen

Parisera joan nintzen

Egilea: Bira Produkzioak

Kanposantuko banketea / Haigu (Madril, 2020.02.15)

Kanposantuko banketea / Haigu (Madril, 2020.02.15)

Madrilgo Mirror jaialdian eskainitako kontzertuaren zatia, Voragine TVk grabatua.

Ama hil zaigu

Ama hil zaigu

Amoranteren diskoaren aurrerapen kanta.

Egilea: Oskarbi Sein (Bira Produkzioak)

Dapa #15

Dapa #15

Egilea: Dinamoa

Encaja2 (2021.02.09)

Encaja2 (2021.02.09)

Xixongo Jovellanos antzokian emandako kontzertua.

Habanera

Habanera

  • Zuzendaritza: Arriguri
  • Ekoizpena: Ane Aldaya

Ez dira (ft. Ødei)

Ez dira (ft. Ødei)

Bideoa: Oskarbi Sein

Atzera

Otoi (Paperezko Kontzertuak)

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Oiloarena (Kafe Antzokia)

Atzera

Kanposantuko banketea (Iluntze Akustikoak #13)

Atzera

Otoi / Txori erresiñula (Balcony TV)

Atzera

Parisera joan nintzen

Egilea: Bira Produkzioak

Atzera

Artzerena ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Nadir ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Atzera

Ultra Local Records (2019/07/19)

Atzera

Kanposantuko banketea / Haigu (Madril, 2020.02.15)

Madrilgo Mirror jaialdian eskainitako kontzertuaren zatia, Voragine TVk grabatua.

Atzera

Ama hil zaigu

Amoranteren diskoaren aurrerapen kanta.

Egilea: Oskarbi Sein (Bira Produkzioak)

Atzera

BBK Live Uda (2020.07.12)

Atzera

Dapa #15

Egilea: Dinamoa

Atzera

Manuela (Gaztea Behekaldea)

Atzera

Encaja2 (2021.02.09)

Xixongo Jovellanos antzokian emandako kontzertua.

Atzera

Habanera

  • Zuzendaritza: Arriguri
  • Ekoizpena: Ane Aldaya

Atzera

Ez dira (ft. Ødei)

Bideoa: Oskarbi Sein