2019.03.25
Ameslariak

Ameslariak

  • 1967 - 1969
  • Bergara (Gipuzkoa)
  • Popa
Ameslariak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jose Luis Mendia
  • Ramon Arbizu
  • Justo Idigoras
  • Javier Arbizu
  • Iñaki Arriaran

 
Ameslariak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jose Luis Mendia
  • Ramon Arbizu
  • Justo Idigoras
  • Xabier Idigoras
  • Iñaki Arriaran

 
Ameslariak
play_buttonadd_button

Baby nerea

Ameslariak

Ameslariak
play_buttonadd_button

Martin Luther-i kanta

Ameslariak

Ameslariak
play_buttonadd_button

O gu hemen (bidean galduak)

Ameslariak

Ameslariak
play_buttonadd_button

Go marchinin'

Ameslariak

Ameslariak
play_buttonadd_button

Berriro hasi

Ameslariak

Ameslariak
play_buttonadd_button

Bihotz, anima, bizitza

Ameslariak

Ameslariak

Arren jauna

Ameslariak

Garai hartako abeslari askok bezala, herri kultura suspertzeko orduan kantuak zeregin garrantzitsua jokatu behar zuela iritzita ekin zioten Ameslariak taldekoek kantatzeari. “Kantaria bera ere herria da. Herriak sortua. Haren kantuak, beraz, herriaren espresio izan behar dute. Abeslariak herriaren poza, maitasuna, herriaren haserrea eta ezinegona ditu kantagai. Eta herriak atzera jasotzen ditu kantarien doinu eta letrak, bere eginez”, adierazi zioten Joxe Mari Iriondo kazetariari.

1968an Eibarren (Gipuzkoa) Radio Juventud irratiak antolatutako lehiaketa batera aurkeztu ziren, Primer Premio de Intérpretes de la Cancion en Euskara lehiaketara, eta bigarren saria eskuratu zuten taldeen atalean, Oskarbiren atzetik. Hurrengo urtean berriz aurkeztu ziren, eta atzera bigarren geratu ziren, Azpeitiko Unai taldearen ondoren. 1969. urtea bitartean ehundik gora emanaldi eskaini zituzten. Urte horretan bi EP grabatu zituen boskoteak, Cinsa argitaldariaren eskutik. Lehenengoan, Zarauzko Naia orkestrak lagunduta, atzerriko pop taldeen doinuak grabatu zituzten, horien artean Espainiako Los Brincosen “Berriro hasi” (jatorrizko izenburua, “Renacerá“) Madagaskarko Les Surfs taldearen “Baby nerea” (jatorrizkoa, berriz, The Ronettes soul taldearen “Be my baby” zen) eta Los Marcellos Ferial talde italiarraren “Arren jauna” (jatorrizkoa, “Vaya con Dios“, Larry Russell, Inez James eta Buddy Pepper-ek 1953an sorturiko kantua da). “Bihotz, anima eta bizitza” herri kantuak osatzen zuen disko txiki hura.

Bigarren singlerako, Xabier Idigoras sartu zen taldean, Javier Arbizu ordezkatzeko, eta bi kantu propio grabatu zituzten: “Biafra”, Nigerian 1967an independentzia aldarrikatu zuen eskualdeari buruzkoa, eta “Martin Luther-i kanta”. Munduko gertakizunak eta arazo politiko-sozialak jorratzeko euskal kantagintza berriaren joerarekin bat egin zuen Ameslariak taldeak. Bi kantuen hitzak J.A. Letamendiak idatzi zituen. Beste bi abestiak atzerriko kantu ezagunen moldaketak ziren: Danimarkako Nina & Frederik bikotearen “O gu hemen (bidean galduak)” (jatorrizko izenburua, “O sinner man“) eta “Go marchinin’” Ingalaterrako herri kantua (jatorrizko izenburu osoa, “When the saints go marchinin’“).

Testua: Jon Eskisabel

Ameslariak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Berriro hasi

Arren jauna

Baby nerea

Bihotz, anima, bizitza

Ameslariak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Martin Luther-i kanta

Go marchinin'

Biafra

O gu hemen (bidean galduak)