Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar dira Amaren Alabak taldeko kantariak. Jean Mixel Bedaxagarrek sorturiko Ama ikusgarriaren karietara sortu zen Zuberoako ahots talde hori, eta emaitza ona ikusirik aurrera jarraitzea erabaki zuten. Ondoren Zuberoako kantu txapelketa irabazi zuten, eta gerora bi disko argitaratu dituzte, Anderegatik eta Plazandere, eta Hostoak ikuskizunean parte hartu du, Kukai eta Oreka TX taldeekin.