Azkoitiko Mataideixe gune autogestionatuan sortutako taldea da Akauzazte. Hainbat kide igaro dira taldetik (Oier Etxeberria, Baxi Ubeda…), baina Iker Arrazolak, Joxe LarraƱagak eta Roge Astigarragak osatzen dute bizkarrezurra. Akauzazteren musikak primitibismoarekin, soinu industrialarekin eta inprobisazioarekin ditu loturak. Xabier Erkizia musikariaren hitzetan, “musika herrikoiaren itzaletan dantzan, rock musikarekin larrutan eta abangoardiari beldurrik gabe parez pare begiratuz” jarduten du Akauzaztek.