2014.10.20
Aiumeen Basoa

Aiumeen Basoa

  • 1994
  • Metala

Atzera

Iraganeko bide malkartsutik
play_buttonadd_button
EROSI

Iraganeko bide malkartsutik

2010 - Erzsebet


Kantauriko trabain erruak(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Jentil odola(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Aintzinako guduen oroimenak(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Akelarrearen sua(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Ekaitzaren begitik(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Arlekina / Aiumeen Basoa(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 53' 45"


Argi kodea: ERZ004


PARTAIDEAK

  • Beleak, gitarra eta ahotsa
  • Egoitz, baxua eta teklatuak
  • Mikelot, gitarra eta ahotsa
  • Fory, bateria
  • Ibai, eskusoinua eta piano moldaketak
  • Oihane, ahotsa
  • Imanol, biolina eta moldaketak

GRABAZIOA

Santos Records (Ondarroa, Bizkaia)


MASTERIZAZIOA

Dan Swanö (Unisound estudioa)


GENEROA

Metala

Aiumeen Basoa 1994an sortu zen Mutrikun (Gipuzkoa). Euskara, muturreko metala, euskal mitologia eta folka uztartu zituen aurreneko taldeetakoa da. Hasiera hartan, lau musikarik osatzen zuten: Egoitz (baxua eta teklatua), Beleak (gitarra eta ahots urratua), Mikelot (gitarra eta ahots garbia) eta Belainotz (bateria). Gutxira beste hainbat kide batu ziren taldera: Paul (haize instrumentuak), Herio (teklatua), Ibone (ahotsa) eta Aitor (biolina).

AiumeenBasoa-arg

Aiumeen Basoa taldea.

Hiru abestiko maketa bat grabatu ondoren, Triarchy of Vasconia–Iluntasunaren Itzulera izeneko disko partekatuan parte hartzea erabaki zuten. Horrela, 1999an Adhur eta Ilbeltz euskal taldeekin batera lehen lana argitaratu zuten War Is Inminent diskoetxe espainiarraren eskutik. Bi urte beranduago Donosti Rock zigiluak berrargitaratu zuen. Lan horrek zer esana eman zuen bere garaian eta underground mailako muturreko metalaren harribitxi bat da. Hurrengo urteetan, Aiumeen Basoa taldeak makina bat aldaketa izan zituen. Ondorioz, gipuzkoarren ibilbideak etenaldia izan zuen, nahiz eta kide sortzaileek konposatzen segitu.

Hutsuneak bete eta taldea finkatzeko asmoarekin zenbait musikari batu ziren: Fory (bateria), Ibai (eskusoinua eta teklatua), Oihane (ahotsa), eta Imanol (biolina). Aldaketekin aurrera egitea lortu eta lehen diskoa grabatzea erabaki zuten. Horretarako, 2006an Ondarroako Santos Records estudioetan sartu ziren. Lorturiko emaitza ona biribiltzeko, lau urte beranduago, Dan Swanö musikari eta teknikariak masterizatu zuen diskoa Suediako Unisound estudioetan. Horrela, 2010ean Iraganeko bide malkartsutik estreinako diskoa argitaratu zuten. Ordutik, taldeak hainbat aldaketa izan ditu.