2022.11.19
Aitor

Aitor

  • Kantautorea

Hostoarena

Airean goitik behera
hosto baten bidaia,
sustraietara bidean
eroriz,amilduz,
airean,airean.

Enborretik datozen
adarretan zintzilik
aritzen naiz dantza
alaian,argitik,ekitik
gorpuztuz oraina.

Haize betean dantzan
haruntza eta honuntza!
Batera eta bestera!
Jirabiraka,dantzan!

Nola ulertarazi
gelditzen zaigunari
hau dela ibilbidea?
Argitan, lehenik,
sustraian,azkenik.

Haizearen arnasak
hurbildu nau bertara
orbelean lokartzeko:
lur bihurtuz,elikatuz,
hurrengo kimuak.

Haize betean dantzan...