Urte askoan kontzertuak ematen ibili ondoren, 2021ean sendotu zuen bere bakarkako proiektua Aitor Regueiro musikariak. Oñatiko Eltziako lokalean urte erdiz landutako kontuekin osatu du Hygge lehen lan luzea, airez betetako pop kutsuko zazpi kantarekin. Goxotasuna eta etxekotasuna ditu hizpide. Regueiro Bizarro taldeko abeslaria ere bada.