«Zergatik ez dituzu abestiak grabatzen?», galdetu zioten behin Aitor Huergori. Inoiz ez du bere burua musikaritzat hartu, baina estreineko lanak balio izan dio barruko paisaiak azaleratzeko. «Barruko paisaiak abesti bilduma xume eta soila dugu, sinpletasunak dakarren zailtasunez hornituta: ahotsa eta gitarra soilik, elkar nahasirik, fluxuan», kontatu du.