PARTAIDEAK
Hirurogeitaka urteko sei «gaztek» osatutako taldea da Aitona Zittalak. Duela hiru urte lanean hasi ziren XIX. mendearen bigarren erdian eta, batez ere, XX. mendearen hasieran, Euskal Herriko herri askotatik artzain modura Ameriketara joan ziren ehunka herritarrak omendu nahi lituzkeen ikuskizun bat prestatzeko. Ikuskizunak musika, baleta eta euskal dantzen bidez, pertsona horiek lurralde urrun haietan pairatu behar izan zituzten zailtasunak erakutsi nahi ditu, berezi-bereziki “bakardadea”.
ABESTIAK:
Zeruan
Bidaia
Ametsetako lilia
Argi ilunak
Gabonak heldu dira
Miseriaren jabe
Bakardadeaz
Artxibatutako urteak