Ahots Hutsez (Ah!) ahots polifonia taldea eta Arkaitz Miner biolin jotzailea batu dira Badok 15 egitasmoan parte hartzeko. Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek kantuan ezagun egindako ‘Piztien bertsoak’ euren moldera ekarri eta grabatu egin dituzte. Juan Kruz Beloki ‘Motza’ bertsolariak (1875, Zubieta, Gipuzkoa, 1940, Donostia) jarritako bertsoak dira.