Zure ukabiletan
hor hasten da
nire behazuna
ta haren zaporea
tropiko
tristeak
zure kolpeetan, hor hasten da EspaƱa
amorruz
ta legez baita ere
infernua ez dira besteak, infernua zu zara
hau gizon bat bada
torturatzaile urde zerri hori
hau gizon bat bada
hortz batzuk larrazken orbel artean