Utzi aske izaiten zeure buruari
Erran zenidala behin orroitaraziz
Oren ta minutuen orratzak josiz
Zenbat egin daiteken denbora guttiz
Nola alda daitezken nigarrak irriz
Zer galtzen ahal zenuken minuta erdiz
Berantegi baino lehen pentsatu berriz
Zer egin genezaken milioi bat aldiz
Urrutiko portuak gure zai daude
Eremu askatuak nunbait ditaizke
Libraturik eskuak joan gintezke
Ipar haize izoztuak hunkitu arte
Bide beldurgarriak segi ditzagun
Gure ondasun guziak utzirik urrun
Argitzen du iguzkiak egunez egun
Aire freskagarriak hor dira entzun
Hain denbora guttitan dena da erre
Ikus gaiten mirailan egien pare
Faltsuen erresuman ezin da gorde
Dena dago itxuran lotsaren orde