Ez zuen iñoiz ikusi
Itsasoan olaturik
Ez zitzaion hain itsusi
Argazkitan ikusirik
Bainan orai irriz dabil
Hainbeste zion idatzi
Gaueko oren ttikitan
Hemezortzi, hemeretzi
Banaki zenbat urtetan
Bainan orai irriz dabil
Gauza oro, aldatzen da
Aldi oro, pasatzen da gero
Hainbeste nigar eginik
Ez ziola barkatuko
Hainbeste min sufriturik
Ez zen berriz altxatuko
Bainan orai irriz dabiltz
Gauza oro, aldatzen da
Aldi oro, pasatzen da gero
Ta gaua deino, mundu huntan
Haratago, argitzear dago