Sei kantuz osaturiko disko batek eman zuen ezagutzera Aguxtin Alkhat kantari behenafarra. Bakarlari gisa hasi aurretik, Inahala folk taldeko partaidea izan zen, zeinarekin plazaz plaza aritu zen. Ondoren etorri zen Usopop jaialdian parte hartzeko antolatzaileen gonbita, eta haren haritik disko bat egiteko proposamena. Julien Labat gitarristak eta Willis Drummond taldeko zenbait kidek lagundu diote orain arte grabatutako bi diskoetan.