Hemendik At! taldea desegin ondoren Ados sortu zuten Stella Berzalek eta Edurne Arizuk. Disko bakarra grabatu zuten, eta bertan ukitu etnikoko hip hop eta dance musika landu zuten, beste hizkuntza (arabiera, portugesa…) eta tresna batzuk (djembea…) hartuta. Iker Sadabak ekoitzi zuen Adosen diskoa. Halaber, Iluna Bar taldean aritu ziren bi kantariak, eta Itxaroten (Kuma) diskoa grabatu zuten, pop-rock ildoan.