Maddi Lizarrako (Nafarroa, 1998) musikaria da, bakarkako lehen diska, Amaitasuna, 2024ko azaroan atera duena.
Idaztea eta abestea izugarri maite izan du betidanik eta kantak idazten hasi zen 2021an. Harez geroztik sortutako zenbait kantarekin sortu du lehen lana. Gitarra klasikoarentzako musikatik eta folketik edanaz eta efektu elektronikoez lagunduta, abesti onirikoak sortzen ditu, hitz-jokoak eta olerkia eguneroko gogortasun eta goxotasunekin elkartuz.
Erreferentzia moduan ditu, beste batzuen artean, Ani Difranco, Heitor Villa-Lobos, Luis Alberto Spinetta ala Oskorri.