4nek taldea Juanpa Agirrek (ahotsa), Joseba San Sebastianek (baxua) eta Imanol Goikoetxeak (gitarra) sortu zuten, eta gero Xabi Zubeldia (teklatuak) eta Juanma Urriza Boli (bateria) batu zitzaizkien. Euskarazko pop-rock estiloan kokatzen dute beraien burua. Eskarmentu handiko musikariak dira denak, hainbat eta hainbat talde nahiz proiektutan hartu izan dute parte, baita estilo ezberdinetako lanetan ere, eta horrek guztiak eragina du 4nek-en musikan.