Gelan, ohean, etzunda, pentsetan,
irudikatu nahian zer gertatzen den kaletan
bolia eskuan bihotzaren esanetan
hitzak paperekin dabiltza olgetan.
Pobreziaren mina, maitasunaren dizdira,
begiak altxatuz nire lehiotik begira
lerroen artean sentimenduak askatzen dira,
entzundako gezurrek hurbiltzen naute egira.
Ikuspegira, nahi dudana isladatu
nire begiek ikusten duten istoria kontatu,
injustiziak salatu eta bizipenak batu,
iraganak erakutsitakoa aplikatu.
Sua piztuta mantentzen duen garra,
gau ilunetan gidatzen nauen izarra,
adierazteko modu partikularra
hitza da daukadan arma bakarra.
Entzun gorrotoa senti ezazu mina,
aurrera egiteko egin ezazu ahalegina,
ezinaren mina jakizu ez dela berdina,
zerua, askotan, ez baita urdina.
Nahi ta ezinaren hotza, bihotza, izotza,
musikaren bidez ezkutatuz nire lotsa,
nahiz ta batzuk ezin duten ulertu,
bere uhinekin gu gaitu suspertu.
Garai txarretan ihesbidea,
hainbat gau luzetan beti kidea,
nire euskarri eta zutabea,
bizia afinatzen didan akordea.
Uneaz gozatu, bidea asmatu,
sentitzen dudana nola esplikatu,
ni ez naiz aldatu, nahiz eta ez gustatu,
musikak zoriontsu egiten nau barkatu.
Hitzez hitz, errimaz errima,
murgiltzen goaz sortutako kliman,
ta galtzen naiz kantuan, parrafoen artean
bonboaren hotsa ta bihotza bat direnean.
Entzun gorrotoa senti ezazu mina,
aurrera egiteko egin ezazu ahalegina,
ezinaren mina jakizu ez dela berdina,
zerua, askotan, ez baita urdina.