2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Urre beltza

Beltza, urre beltza
amesgaiztoetako pertsonai ilunenen ametsa.
Okzidenteko prentsa, beraien defentsa eginez
ta minez aberasten da, pentsa!

Herrixkaz herrixka egiten dute konkista
bizitzen malabarista da herri inperialista.
Erdizka kontatzen dena ez sinistu,
irudimena piztu eta itzali telebista.

Amorruz jantzi, bihotzak ahantzi
eta erantzi gizatasuna.
Zenbat eskasi duten ebatzi
eta ebatsi askatasuna.

Dominetan izenak jar ditzaten
berea ez dena hartzen duenak berea dena ez du ematen

Gaur janaria bota, bihar tiroka
aurrez jota dagonari joka.
Harriak kontra, misilak alde
galderik gabe egin borroka.
Zein da ba helburu mota? mezkita edo azoka?
Hanka sartzen dute, mundua beraien esku dago ta.

Beti gainetik egon nahi,
beraien gerran, beraien herran.

Zure herrian baldin bazina, imagina eragina
gatazkak sortzen duen mina, zenbat haur biktima?
Buruzagi handi, adi egon hadi
asmoak argi, eskuak garbi ta gerra zikina.

Daukagun bizi kalitatea ez al da ona eta betea?
Laguna ez zazula uste partaide bihurtzen gaituzte,
lehen munduko jendeak duen ongizatea
hirugarren munduko gerrek mantentzen dute.

Jainko izan nahiko luken espezie bakarra
munduan denaren jabe izateko beharra.
Zibilak hilak, estrategia militarra
zeharkatuz ta zanpatuz bizitzaren marra.

Agintarien altzoan, gorrotoak kulunka
telebista ikusita irratia entzun ta
izoztuta geratzea ez ote da arrunta?
Ta bakarrik ikusten da izebergaren punta!

Beti gainetik egon nahi,
beraien gerran, beraien herran.