2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Kontraesanetan

Goazenean kalean barrena
norbait eskean badugu ikusten
denok sentitzen dugu pena,
baina inork ez dio txanponik uzten.

Urrun dena hurbildu, hurbil dena urrundu.
Gure haurren zorionak kezkatzen gaitu gu,
ta haurrek egindako arropekin janzten ditugu.

Askatasunaren atzetik ez al gara ibiltzen?
baina beti norbait azpian ta norbait agintzen.
Ama natura ari gara hitzez defenditzen
ta aldi berean gure eskuekin hiltzen.

Leiala, normala, beti eskuzabala...
jendearen aurrean aktore profesionala.
Albistegiak ikustean beti solidario
ta ondokoa laguntzea kostatu egiten zaio.

Kontzientziarekin zorretan
gauden honetan orekan jar giten ta has giten jostetan.
Erronka zertan, ez bota bertan
gure hitzen kontra, kontraesanetan.

Karga gehitzea eta gehitzea da denen gaitza
eta azkenean emaitza beti da zero.
Aldarrikatzen dugu, bizitzeko lasai
baina nehork ez du azkena iritsi nahi gero.

Besteena egia den zalantzan jartzen dugu
eta gure gezurrak sinesten ditugu edo?
Ezberdinak erotzat hartzen ditugu gaur
sinesteko guhaur ez gaudela ero.

Uste bezain espezie argia izanda
zulo berean bi aldiz sartzen dugu hanka.
Besteek soberan dutena ikusten dugu alta
ez dugu ikusten gure segurtasun falta.

Esate baterako zenbatetan hartu dugu
helmuga luze baterako bide laburra?
Gure uste argiz edo harrotasun handiz
ausardiak zenbat aldiz eman ote digu beldurra?

Kontzientziarekin zorretan
gauden honetan orekan jar giten ta has giten jostetan.
Erronka zertan, ez bota bertan
gure hitzen kontra, kontraesanetan.