Karrikan
jendea korrikan, jendea ibiltzen eskuak patrikan,
jendea joaten, etortzen, bisitan,
zenbat karrika munduan eta zenbat mundu karrikan.
Ostatu trago pintxo, batzuk elkarri mintzo
besteek diote: hi txo ixo berehala.
Ainitz aintzina zintzo, ibiltzen lurrari so
irribarre eginen balie bezala.
Batzuk lotan kutxazain parean,
batzuen banku eta besteen bizi kantoi,
batzuen kartoi eta besteen milioi guziak
daude espaloi berean.
Turistak zubiak argazkiz beztitzen
eta esperantza biluziak zubipean bizitzen.
Ez genuke, begira, hainbeste tirabira
karrikak mintzo balira.
Bizitzaren eskolan ikasten,
ahazten ez diren uneak idazten...
Kaletik tipi tapa, pertsonak presaka
hiriaren bihotzean zarata,
bakoitza bere gurutzeari tiraka
zentzu onean al dabil mundua bueltaka?
Progresu konplexu baten prozesu
mugikorrak, kotxeak, hamaika luxu...
Banku batean bikote batek muxu,
ondoan, bakardadea kexu.
Umeak jolasten mozorroak janzten,
momentua gozatuz une txarrak ahazten,
bakoitza berean, txarrean, onean,
edozer ikusi liteke kalean.
Gauean iluntasunean ernai,
kaleak ez du inoiz lorik egin nahi..
Korrontearen esklabu intimitate faltan,
begi bat zabalik kamarak zelatan.
Bizitzaren eskolan ikasten,
ahazten ez diren uneak idazten...