Usu, gure ingurura mezua heldu da
guk egiten dugun hura ez omen dela kultura.
Bakoitzak senti beza bere modura.
Guk katerik ez, guk lotura. Guk eskutik ez, guk eskura.
Pena ez ote dugu dena nahasi nahiarena,
elkarbanatzearena bada garrantzitsuena.
Piztu dadila sormena munduan barrena.
Ez dugu onartzen sistema bera baita gu onartzen ez gaituena.
Hitz bat ez da prediku, hitz bat ez da delitu.
Mezuak hitzez erditu hau ezin da gelditu.
Aditu, harritu, berritu eta sentitu,
nahi duenak aritu aukerak baditu.
Nola bidean urratsak aintzina doaz orratzak
dohaiak eta akatsak hartzen baditugu aintzat.
Nik nere kezkak daramatzat, ez ditut hartzen dramatzat,
zentzua dugu armatzat ta lurra berriz amatzat.
Zuk erran nahi duzuna, guk ere nahi duguna...
hitzen aniztasuna!
batzuetan deserosoa, beste batzuetan goxoa,
nork bere hatsa hartzean datza askatasun osoa.
Zuk erran nahi duzuna, guk ere nahi duguna...
hitzen aniztasuna!
Kostata igo dugu aldapa, mapa
gabeko mundu bat ez ote da rapa?
Hau adierazpide libre bat dela ta
berdin zaigu zer planta daukagun baina ez zer kanta.
Ideia egitura zurrun hitzak ez baitira lurrun.
Gaur egun hitz legun bat ez da aski lagun
guk delibera dezagun nun jardun nahi dugun,
norekin nahi dugun iritsi urrun ta norengandik urrun egon nahi dugun.
Estatutik ez da tutik
helduko hitz goxoz eskaturik.
Bide estutik eskutik helduta joan liteke,
ametsek mantzentzen gaituzte xutik
Garaiak garai, aroak aro...
bat hasi eta bestea akabo.
Egin nahi bada zerbait gehiago
gainetik egoin beharrik ez dago.
Hau ez da copyright, copy-paste...
Zerbait gaizki egin ta berriz haste,
aske izateko bagara gazte
gazte izateko bagara aske.
Zuk erran nahi duzuna, guk ere nahi duguna...
hitzen aniztasuna!
batzuetan deserosoa, beste batzuetan goxoa,
nork bere hatsa hartzean datza askatasun osoa.
Zuk erran nahi duzuna, guk ere nahi duguna...
hitzen aniztasuna!