2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Diferentzirik ez da

Diferentzirik ez da,
hemen inor ez da inor baino gehiago.
Diferentzirik ez da,
eta ez da gutxiago.

Proposatzen duenak beti hitza motz
eta deus proposatzen ez duena ez da inoiz ados.
Aldaketa nahi dugu kanpoan, etxean,
baina ez da deus aldatzen gu aldatu ezean.

Gera giten eragiten ez dakit dakiten
bestela ezin dela irten diferentzietatik.
Gugatik paretak hautsi ta hasi zubiak egiten.

Ikusten ahal da eta ikusten ahal zen
beltz bat zurien kalean aginduak zabaltzen
baina ez dut ikusi zuririk orain artean
beltzen kale batean ordulariak saltzen.

Herritar, auzapez, ministro, presidente...
bada hierarkia inkoerente dexente
txikiago batean gainean dagoena tente
beti egonen baita handiago baten menpe.

Mundu libre batean: diferentzirik ez da.
Zu ta nire artean: diferentzirik ez da.
Barnean ditugun aurreiritziak kentzean
eta norberak sortu ezean...

Diferentzirik ez da,
hemen inor ez da inor baino gehiago.
Diferentzirik ez da,
eta ez da gutxiago.

Txanpon ainitz dituenak atxikitzen ditu denak,
sakela estuen dutenak dira esku zabalenak!
Goitik beherako eskemak dira
behetik gora eraikitzen hasi behar direnak.

Lapurren beldur dena da lapurra,
besteengan islatzen da maiz norberaren beldurra.
Naturak eman dizkigu zuhaitzak, guk hari egurra,
nork ezberdindu gaitu gu ta lurra?

Beharbada, dioten erara
animalien ta gure artean diferentzi bat bada:
munduko gatazketan jarriz begirada
edozein espezie baino basatiagoak gara!

Aditu, denontzat lege berdinak zituzten aurkitu.
Nahiz justiziak pertsonak ezberdintzen segitu,
heriotzak guztiak berdinduko ditu.

Mundu libre batean: diferentzirik ez da
zu ta nire artean: diferentzirik ez da
Barnean ditugun aurreiritziak kentzean
eta norberak sortu ezean...

Diferentzirik ez da,
hemen inor ez da inor baino gehiago.
Diferentzirik ez da,
eta ez da gutxiago.